XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Funtsean hola izan behar die ere!.

Bestenaz fite luzkek galduak, hainbeste mutiko tzarren erdian.

- Ai hi! hi! hi! Ametsetakoa!.

Eskualdun gazteari gaitzitu zitzaion, soldadoaren irri trufa.

Ixilik egon ziren bulta batez, parkeko bidesketan gaindi inguruka.

Ospitaleko oto handi bat sartu zen, kurutze gorriak lau aldetan.

Borta baten ondoan eman zen gibelka.

Soldado gazte bat athera zuten, luze-luzea etzanik.

Bi aldetarik hartuta ereman zuten barnerat.

Otoa joan zen.

Gero ixiltasun osoa.

Iguzki erreinu mehe bat atheratzerat zoan.

Parke izkin bat argitzen zuen.

Bi gazteak harat hurbildu ziren eta han gelditu iguzki ephelaren eztitasunean.

- Goxo dik iguzkian, zion Etxebarnek.

- Biziki goxo.

Gauden hemen ixtan bat.

Eta han gelditu ziren, lekuaren gainean inguruka, lurrari zangoez joka.

Xori txar batzu iguzkitarat jarri ziren.

Infimiertsa bat parkean iragan zen, berinazko untzi bat eskuan, odolez erdikala.

- Françoise! Françoise! oihu egin zuen soldadoak.

Neska gazteak etzuen ihardetsi eta bere bidean joan zen.

Soldado gazteak irriño bat egin zuen bere lagunari behatuz.

- Pollita!.

Ez duk gaizki! Berehala gorritzen duk.

- Behatu balauku hobeki!.

Bainan ez dutela muthikoeri sobera behatu behar hion oixtian....

Muthiko gazteak etzuen ihardetsi.

Oren baten buruan heietaz okupatu ziren.

Emazteki batek paper bat bethe zuen, han sartu-ta.

Murru paretan, hitz larriz: